XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Ez ditut berriro galdu nahi - esan zuen Peterek ozenki.

Bizkarreko mina ahaztu eta kamioira joan zen ahalik azkarren.

Berehala abiatu zen kamioiaz motorra harrapatu nahian.

Kale kantoian eskuinetara jo zuen motorrak eta muinoan behera ibai alderantz bideratu.

Kamioiaren argi luzeak piztu eta gurpilak kirrinkaka zituela, motorraren atzetik joan zen Peter.

Muinoan behera, motorra baino arinago zihoan Peter eta laster jarri zen berrogeitamarren bat metrotara bakarrik.

Bapatean, muino barrenean eskuinetara, kale estu batera, sartu zen motorra.

Peter ere haraxe sartu zen.

Kamioiaren argiek kale amaierako horma argitu zutenean, Peterek oihu egin zuen alai.

- Tira, harrapatu zaituztet orain!- oihu egin zuen. Ez duzue ihesbiderik!.

Kaleak ez zuen irteerarik.

Handik irteteko bide bakarra, berriro atzera jotzea zen.

Kale amaieraraino joan eta irteerarik ez zegoela konturatu zenean, buelta eman zuen motorrak.

Peterengana abiatu zen Tommy Logan.

Motorra ez pasatzeko, kamioia zeharkatu bizkor kalean, eta tupustekoaren zain geratu zen Peter.

Orroe bizian, zuzen-zuzenean kamioirantz etorri zen motorra.

Orduan, tarte txiki bat ikusi zuen Tommy Loganek kamioiaren eta hormaren artean.

Tartea ez zen metro betekoa izango, baina nahikoa zen motorrak ihes egin ahal izateko.

Kamioiaren eta hormaren arteko zirriztutik orroeka pasa zen motorra.

Amorru bizian zegoen Peter.

Haserre, jiratu kamioia eta motorraren atzetik abiatu zen.

Berriro kale estu hartatik irten zenean, motorraren atzeko argia bakarrik ikusi zuen urrutian desagertzen.

Gehiago zapaldu zuen azeleragailua.

Eta kantoi batetik sartu zenean, Tommy eta Bob geldi zeudela ikusi zuen Peterek harrituta.

Auto-ilaran zeuden; semaforoa gorri zegoen eta, beraz, autoek itxaron egin behar.